Guri buruz
Ondare hau partekatzen eta sustatzen dugu mundu guztiak erabil dezan, ikasteko, lanerako edo ongi pasatzeko, besterik gabe.
Ondare hau partekatzen eta sustatzen dugu mundu guztiak erabil dezan, ikasteko, lanerako edo ongi pasatzeko, besterik gabe.
Europeanak ondare kulturalaren zaleei, profesionalei, irakasleei eta ikertzaileei sarbide digitala eskaintzen die Europako ondare kulturalaren inguruko materialetara. Zergatik? Gure historiaren eta kulturaren inguruko ikuspegi berriak eta elkarrizketa irekiak sortarazi eta horien berri emateko. Gure ondare kultural aberatsa partekatu eta gozatzeko. Ondare hori gauza berriak egiteko erabiltzeko.
Sarbidea emango dizugu Europako hainbat erakunderen milioika ondare kulturaleko elementutara. Ezagutu artearen, kazetaritzaren, arkeologiaren, modaren, zientziaren eta kirolen alorretako artelanak, liburuak, musika, bideoak eta askoz ere gehiago.
Europeanan aurkitutakoari ematen dizkiozuen sormenezko erabilerak ezagutzea maite dugu: eskoletarako baliabideak garatzen dituzten irakasleak, jokoak egiteko gure kode irekiko APIa erabiltzen duten garatzaileak edo gif-ak eta istorioak sortzen dituzten kulturaren maitaleak, besteak beste.
Milaka galeria, liburutegi, artxibo eta museoren laguntza jasotzen dugu. Haiek ere, guk bezala, uste dute ondare kulturalerako sarbideak gauzak eraldatzeko, pertsonak ahalduntzeko eta gizarteari onurak ekartzeko gaitasuna duela.
Erakunde hauek bildumak Interneten jartzeko egiten duten ahaleginari eta bilduma horiek partekatzeko duten borondateari esker, Europako ondare kulturala islatzen duen bilduma zabal eta anitz hau jar dezakegu guk mundu guztiaren eskura.
2000 erakunde ingururen ondare kulturaleko materialak ditugu erakusgai, baina ez dugu haietako bakoitzarekin banakako moduan lan egiten. Aldiz, bazkideak batzen dituen sare batek jasotzen ditu datuak, sakonki aztertzen ditu eta bestelako informazioarekin aberasten ditu, hala nola geolokalizazio datuak edo beste material eta datu multzoetarako estekak, erlazionatutako pertsonak, tokiak edo gaiak ildo moduan hartuta.
Bazkide bihurtzeko eta Europeanak ondare kulturalaren sektorearen digitalizazioan egiten duen ekarpena ezagutzeko, jo profesionalei zuzendutako gure webgunera: Europeana Pro.