Hiru erakundek Beltzen partaidetza politikan nola sustatzen duten
XX. mendean, mugimendu eta erakunde politiko ugari Europan bizi diren Beltzen eskubideak sustatzen eta bizitzen ari ziren bizipenak nabarmentzen hasi ziren.
Marisa Picketten, Mexiko Berriko Unibertsitatean graduatutako ikaslea, blog gonbidatu honek Frantzia, Alemania eta Erresuma Batuko hiru mugimendutan jartzen du arreta, demokraziaren eta aldarrikapenaren papera nabarmenduz.
Fédération des étudiants d'Afrique Noire en France (FEANF) - Afrika beltzeko Ikasleen Federazioa Frantzian
1950-1956 bitartean, FEANFek Afrikako ikasle taldeen bilerak antolatu zituen Frantzian, kolonialismoaren eta Mendebaldeko inperialismoaren aurkako ahots bateratua sortzeko. Jatorriz Frantziako alderdi politiko guztiengandik independentea, FEANFek Afrika frankofonoan erakunde komunisten eraketan lagundu zuen.
1952an, FEANFen lidergoa Afrikako Rally Demokratikoko (RDA) kideek zuzendu zuten eta Ikasleen Nazioarteko Batasun (International Union of Students, IUS) handienaren afiliatu bihurtu zen. 1956rako, taldea Afrikako independentzia era erradikalagoan aldarrikatzen hasi zen kolonialismoaren agintetik askatzeko eta honek Frantziako gobernuaren haserrea eragin zuen.
Generation ADEFRA: Schwarze Frauen in Deutschland - Generation ADEFRA - Schwarze Frauen Alemanian
1986an sendotua eta jatorriz Munichen kokatua, ADEFRA (Afro-Deutsche Frauen) Alemaniako emakume beltzak eta kolorezko emakumeak mobilizatzeko erakunde feminista bat izan zen.
Orain Berlinen kokatua eta Belaunaldi ADEFRA berrizendatua, erakundearen jatorrizko misioarekin jarraitzen du europar beltzen existentzia eta haien esperientziak nabarmentzeko bilerak, tailerrak eta ekitaldiak eginez.
Operation Black Vote - Boto Beltza Operazioa
Boto Beltzaren Operazioak (Operation Black Vote) justizia razial hobea ziurtatzeko lan egiten du Erresuma Batuan zehar, hautesle beltzen konpromisoa sustatuz.
OBV Erresuma Batuko Parlamentuan sortu zen 1996an Charger88 eta 1990 Trusten, erreforma demokratikoa, politika eta ikerketa sustatzeko lan egiten duten bi erakundeen, arteko lankidetza gisa.
Boto Beltza Operazioa gaur egun nazio mailan aintzatetsitako erakundea da, hezkuntza politikoan, parte-hartzean, ordezkaritzan eta berdintasunaren eta giza eskubideen sustapenean oinarritzen dena.
Europan zehar Beltzen mugimenduei buruzko informazio gehiago lortzeko, begiratu ENPAD – Afrikako Jatorrizko Pertsonen Europako Sarea (European Network for People of African Descent). Arrazakeriaren Aurkako Europako Sarearekin (European Network Against Racism, ENAR) elkar-antolatuta, ENPAD beltzen aurkako arrazakeriaren zenbatekoa nabarmentzen ahalegintzeko helburu partekatuak dituzten erakundeen sarea da bat da.